Asengo gotorlekua
Asengo gotorlekua | |
---|---|
Асенова крепост | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bulgaria |
Bulgariako oblast | Plovdiv probintzia |
Koordenatuak | 41°59′12″N 24°52′24″E / 41.9867°N 24.8733°E |
Asengo gotorlekua (Bulgarieraz: Асенова крепост, Asenova krepost) Bulgariako Rodope mendietan dagoen Erdi Aroko gotorlekua da. Asenovgrad hiritik hiru kilometrotara dago, Asenitza ibaia gainean.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguruan aurkitutako lehenengo aztarna arkeologikoak traziar herriaren garaikoak dira. Antzinako Erromaren garaian ete inguruan gizakien aztarnak aurkitu dira; baita ere Bizantzioren garaietan. Gortorlekuak Erdi Aroan hartu zuen garrantzia. Lehenenego aipamena XI. mendekoa da: Bachkovoko monasterioaren estatutuetan Petrich (Петрич) izenarekin aipatuta agertu zen. Gortolekua Hirugarren Gurutzadan konkistatua izan zen.
XIII. mendean, 1231an, konponketa sakonak egin ziren Ivan Asen II.a Bulgariakoa tsarren garaian. Gotorlekuaren garrantzia Konstantinoplako Inperio Latindarraren erasoei erantzuteko defentsarena zen; horma bateko idazkun baten testuak horrela dio. Garai hartako gotorlekua feudalismoaren ezaugarriak zituen.
Otomandarren konkistak, XIV. mendean, gotorlekuaren dekadentzia ekarri zuen.
Asengo gotorlekuaren barruan XII-XIII. mendeko eliza dago, Petrichko Ama Birijinaren eliza, alegia, nahiko ondo gordeta. Bi solairuko eraikina da, habaearte bakarrekoa, gurutzeko kupularekin eta dorre handi batekin. Barruan XIV. mendeko horma irudiak ikus daitezke. Elizaren zaharberritze partziala 1991n bukatu zen.
Mendeetan eliza hobeto gorde egin da inguruko kristauen erabilerari esker. Gaur egun Eliza Ortodoxoaren eskuetan dago.
Asenovgrad hiriak lehen Stanimaka izena zuen. Izena gotorlekuaren eraginez aldatu zuen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Asenova krepost XX. mendearen hasieran.
-
Hormen ikuspegia.
-
Elizaren horma irudiak.
-
Elizaren dorrearen erorkinak.
-
Gotorlekuaren mapa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ .
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Gotorlekuari buruzko erreportaia.
- (Frantsesez)(Ingelesez)(Gaztelaniaz):Turismo informazioa.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Asengo gotorlekua |